Istorioa

Bretxako merkatua 1870ean sortu zen. Antonio Cortázar-ena izan zen lehen proiektua eta José de Goicoa- k zuzendu zuen merkatuaren handitzea ondoren, 1898an. Hasierako eraikinak U forma zuen, erdian barla batekin. Gero, barla estali eta egungo aurrealdea eraiki zen. Izenak azalpen erraza du, “brecha”k zuloa/ebakia esan nahi baitu. Iberia Rural-en hala azaltzen da:

Estilo neoklasikoan oinarrituta eraiki zen Bretxako merkatua 1870ean, harriz eta burnizko estalkiz. Eraikinak oso itxura berezia du kanpotik: Boulevard aldera ematen duen hormako ate eta leihoek puntu erdiko arku forma dute, gainaldean hiriko armarria eta erloju bat daude, U forma du eta hiru nabe ditu.

Merkatuaren izenak Donostiako historiarekin du zerikusia. Hiriak jasandako inbasioei egiten die erreferentzia. Izan ere, Berwik dukearen tropek hartu zuten Donostia XVIII mendearen hasieran. Borroka hartan Berwik-en soldaduek bi zulo egin zituzten hiriko harresian eta ehun urte geroago (abuztua 31an 1813ean), tropa ingeles-portugaldarrak ebaki horietatik bertatik sartu ziren Donostiara. Pasarte horietatik dator Bretxa (zuloa/ebakia, gazteleraz) izena.

Arrandegi eraikina beranduago jaso zuten. Hasierako eraikinaren atzealdean dago eta egun aisialdirako gune da. Eraikin nagusia eta arrandegi eraikinaren artean plazatxo bat dago. Han egoten dira baserritarrak beren produktuak saltzen.
* Argazki istorikoak, Kutxa Fototeka.

La Bretxa 2014




La Bretxa 1827